top of page

Bizikleta Egoera Ezin Hobean Mantentzeko 5 Modu

Bizikleta egoera onean mantentzea funtsezkoa da ibilaldi seguruez eta arazorik gabe gozatzeko. Hemen zure bizikleta egoera ezin hobean mantentzeko bost modu aurkezten dizkizugu:


1. Garbiketa Erregularra


Garbitu zure bizikleta aldizka zikinkeria eta hautsa pilatzea saihesteko. Erabili ura, xaboia eta belaki leun bat koadroa, hagunak eta katea garbitzeko. Garbiketa egiteko lekurik ez baduzu, AiaraBiken doikuntza + garbiketa zerbitzua dugu.


2. Katea Lubrikatu


Katea zure bizikletaren zati garrantzitsuenetako bat da. Lubrifikatu aldizka, egoera onean mantentzeko eta higadura goiztiarra saihesteko. Gogoratu lubrifikatzaile espezifiko bat erabiltzea zure bizikleta motarako.


3. Balaztak Berrikusi


Balaztak funtsezkoak dira zure segurtasunerako. Begiratu erregularki balazta-pastillak, eta ziurtatu egoera onean daudela. Balaztak ez badabiltza behar bezala, utzi edo aldatu.


4. Pneumatikoak Konprobatu


Aztertu zure bizikletaren pneumatikoak, ebakirik eta gehiegizko higadurarik ez dutela ziurtatzeko. Mantendu gurpilak presio egokian, ziztadak saihesteko eta errendimendua hobetzeko.


5. Trasmisioa ondo doitu


Trasmisioa emeki-emeki funtzionatu behar du, pedalei erraz eragiteko. Doitu trasmisioa ondo funtzionatzen ari ez dela nabaritzen baduzu edo zarata egiten badu martxaz aldatzean.


AiaraBiken, zure bizikleta-ibilaldiez ahalik eta gehien goza dezazun nahi dugu. Gogoratu beti mantentze-lan erregular bat egitea zure bizikleta egoera ezin hobean mantentzeko!

 
 
 

Comentários


Entradas recientes

DENDAREN INFORMAZIOA

AIARABIKE

C/ Goikoplaza Nº24

01400 Laudio - Llodio, Araba - Álava

Telefonoa: 946 565 449

E-mail: info@aiarabike.com

Ordutegia:

Astelehenetik Ostiralera

09:30 a 13:30 - 16:00 a 19:00

Larunbatak

Bakarrik hitzorduarekin

AIARABIKE

GURE ENPRESA

JARRAITU GURI GURPILA

Stock

Tailerreko hitzordua

Test E-Bike Carretera

Sobre Nososotros

Nuestro equipo

Términos y condiciones

Pribatutasun politika

Ordainketa moduak

Finantzaketa

  • Instagram
  • Facebook

Noticias

© 2018 AiaraBike

bottom of page